Ongietorri Caixa Mágica 16-ra!
Caixa Mágica proiektua Caixa Mágica filosofiaren idealen inguruan dago osatua: softwareak doakoa izan beharko luke, software-tresnak bakoitzak bere hizkuntzan erabili ahal beharko lituzke, eta jendeak bere softwarea edozein modutara pertsonalizatu eta aldatu ahal beharko luke bere beharretara egokitzeko.
Caixa Mágicarekin laguntza lortzen:
Modu ugari daude Caixa Mágicarekin laguntza lortzeko.
"Sistema" menuan "Laguntza" hautatu ezazu Caixa Mágicaren gida eta dokumentaziora iristeko. Bestela, Caixa Mágica dokumentazio webgune ofizialera edo komunitateak eskainitako dokumentaziora ere jo dezakezu.
Nahiago baduzu gizakiekin hitz egin, hortxe dituzu posta-zerrenda, web foroak, edo Freenode IRC-zerbitzariko #caixamagica kanala.
Hala nahi baduzu, sostengu komertziala ere jaso dezakezu.
Caixa Mágican parte hartu ezazu:
Caixa Mágica komunitatean software-garatzaileak, dokumentazio-idazleak, itzultzaileak, artista grafikoak, eta Caixa Mágica egunero darabilen jendea topatuko duzu. Komunitate honetara batzera gonbidatzen zaitugu, Caixa Mágica zure beharrak hobe beteko dituen sistema eragile batean bihurtzen lagundu ahal dezazun.
Nola parte hartu jakiteko, bisita ezazu Caixa Mágica komunitatearen parte-hartze orria!